Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalduko dute
Gernika-Lumon 2016ko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da apirilaren 18tik ekainaren 18ra arte, herriko edozein banku erakundetanApirilaren 18an irekiko dute Gernika-Lumoko 2016ko trakzio mekanikod...
Gernika-Lumon 2016ko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da apirilaren 18tik ekainaren 18ra arte, herriko edozein banku erakundetan
Apirilaren 18an irekiko dute Gernika-Lumoko 2016ko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ), borondatez ordaintzeko epea. Ekainaren 18ra arte ordaindu ahal izango da zerga, bi egunak barne.Helbideratutako ordainagiriak ere epe beraren barruan zordunduko dira.
Ordainketa herriko edozein banku-erakunde laguntzaileren bulegoetan egin daiteke, horretarako etxean jasotako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Behin borondatezko epea amaituta, hau da apirilaren 19tik aurrera, zerga ordaindu ez duten auto jabeei, premiamendu bidez ordainaraziko zaie zor duten kopurua, gehi legeak ezartzen dituen errekarguak eta berandutze interesak.