12:00etan jarri dute hitzordua
Nestor Basterretxea aretoan. Alex Zenarrugoitiaren laguntzagaz planaren aurkezpen orokorra egiteaz gain,
Bermeorako proposatzen duten plana zein den ere azalduko dute. Aurkezpena egin ostean,
familia argazkia aterako dute San Migeleko eskaileretan.
Bermeoko Gure Esku Dagok martxoan egin zuen Goiko Plazako lokalaren aurkezpena
Bermeoko Gure Esku Dagoren lan taldeak urte bateko plana proposatzen du. Diotenez,
apirilaren 30ean, Adierazpena lantzeko ekimen parte hartzailea egingo dute, «ahalik-eta herritar gehienekin lantzeko eta adosteko».
Ondoren, hurrengo hitzordua
ekainaren 19a izango dela diote. Egun horretan, 12:00etan, Lameran batuko dira eta
Adierazpena herriratzeko jaialdia egingo dute. Orduan emango dute jakitera «denon artean adostutako» adierazpena, eta jai giroan jarduera ezberdinak egingo dituzte. Adierazpena adostuta, Bermeoko Ituna prest izan gura dute udazkenerako, eta galdeketarako batzordea sortuko dute ostean.
Izan ere,
herri galdeketa 2017ko apirilaren 2an egitea aurreikusten dute
Bermeon eta Busturian. Azken horretan hil honetan aurkeztuko dute plana.