Gaurkoa ez da etapa samurra izan ereñarrarentzat. Ibilbidearen 100. kilometroan gasolina barik geratu da, gasolinategiko konektore baten arazoaren ondorioz. Ordu bete pasa egon da geldi, taldekide batek lagundu dion arte.
Ondorioz, hemezortzigarren amaitu du gaurko etapa; Pierre Renet etapa irabazlearengandik ordu bete, bederatzi minutu eta 28 segundora heldu da.
Txomin Arana gaurko etapan. Argazkia: Gernika Off-Road.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Pablo Quintanilla txiletarrak lidertza berreskuratu du. Atzetik
Toby Price australiarra du, bi minutu eta 45 segundora. Sam Sunderland britainiarra da sailkapeneko hirugarrena, Pricengandik bi segundora. Arana Quintanillarengandik ordu bete, 29 minutu eta 22 segundora dago.
Bihar amaituko dute Abu Dhabiko Rallya, 234 kilometroko etapagaz.