Horretarako, bilera informatiboa deitu dute biharko [apirilak 7]. Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Gazte Lekuan egingo dute informazio bilera, eta 19:30ean jarri dute hitzordua.
San Migelen egiten ari diren etxebizitzei dagokie 26.1 arloa
Jakinarazi dutenez, San Migeleko 26.1 arloan, aldaketa zehatz bat tramitatzen ari da udala. Modu horretan, batetik, horren berri eman gura dute; eta bestetik, herritarren parte hartzea bermatu gura dute.
Diotenez, batzarrean ikuspuntu tekniko batetik azalduko dute aldaketa zehatz horren edukia. Gaia azaldu ostean, herritarrek euren iritziak eta galderak adierazteko aukera izango dutela adierazi dute. Hala, interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.