Gernika-Lumoko
Lanbide Ekimen Zentroak apirilaren 18an,
on-line nola saltzen den erakusteko
ikastaroa egingo du. Ikastaro honen bidez enpresek haien produktuak
interneten bidez nola saldu ditzaketen erakutsiko da.
Salerosketak interneten nola egin azalduko dute
Gaur egun ezinbestekoa bilakatu da enpresentzat interneten presentzia izatea, bertatik produktuak saldu ahal izateko, salmentak areagotuz eta enpresaren presentzia hobetzeko.
Formazio jardun hau doakoa izango da eta plazak mugatuak dira. Interesatuek hurrengo telefonoan 94 625 57 58 edo enpresa@lanbide-ekimenak.com helbide elektronikoan lortu dezakete informazio gehiago.