Lekeition egindako filmaketaren irudi bat. Jon Grande Badiola
Gernika filma
Malagako Zine Jaialdian estreinatuko dute,
apirilaren 26an. Estreinaldia bonbardaketaren
79. urteurrenarekin batera egingo dute Malagako ziena jaialdiko sekzio nagusian.
Koldo Serra zuzendari getxotarraren filma 1937ko Gernikaren bonbardaketaren inguruko drama romantiko bat da.
Pelikulan Maria Valverde, Barbara Goenaga, James D´Arcy, Jack Davenport, Brun Gorman, Ingrid Garcia Jonsson, Alex Garcia eta Irene Escolar bezalako nazioarteko aktoreen zerrenda dauka.
Gidoilari lanetan, berriz, Barney Cohen eta Carlos Clavijo aritu dira lnaean.
Filma 2015eko ekainean grabatu zuten Lekeitioko Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta Kaleetan. Kostaldeko herria aukeratu zuten gerra sasoiko Gernikarekin duen antzekotasunagatik.