Gazteei zuzendutako
ikerketarako eta dibulgaziorako bekaren laugarren edizioa emango dute Urdaibai Bird Centerrek eta BBK fundazioak.
Bekadunak bederatzi hilabetez egingo du lan Urdaibai Bird Centerren
Laguntza honek,
biologian edo ingurugiro zientzietan titulatuta dauden 25 urtetik beherako gazte langabetuak ikerketa munduarekin kontaktuan jartzeko helburua dauka.
Beka bakarra izango da eta lanaldiak bederatzi hilabeteko iraupena izango du, maiatzaren 2tik hasita, Gautegiz Arteagan dagoen
Urdaibai Bird Centerrean.
Bekadunak Urdaibai Bird Centerrek Busturialdean burutzen dituen lanetan eta ikerketetan hartuko du parte.
Apirilaren 18an bukatuko da izena emateko epea, Bird Centerreko web orrialdean.
Formakuntza plan honetan Urdaibai Bird Centerrek, BBK, Aranzadi Zientzien Elkarteak eta Lanbidek hartu dute parte.