Zapatuan egingo dute bidaia, eta izena eman gura duenak bihar du horretarako azken eguna. Kultur etxean apuntatu behar da, 18:00etatik 19:00etara. Bazkide direnentzako prezioa 30 eurokoa da, eta 35ekoa bazkide ez direnentzako.
[irudia:ekpsa]
10:30ean aterako dira autobus geltokitik, eta funikularrean, Igeldora bisita egingo dute heldu bezain pronto. 14:00etan joango dira bazkaltzen, Aginaga sagardotegira. Arratsaldea libre izango dute.