Zapatuan jokatu zen Gernika-Lumon XXI. Duatloia. Ibilbide laburragoa burutu zuten atletek, baina emaitzarekin pozik agertu dira bai antolatzaile zein parte hartzaileek.
Gustavo Rodriguez, helmugan
Urdaitri taldeko Roberto Floresek azaldu legez, aurreko urteetan trafikoarekin izandako arazoak saihesteko erabaki zuten ibilbidea laburtzea. Bizikleta gainean egin beharreko ibilbidea ā20 kilometrokoaā desberdina izan da aurten, Arratzu eta Mendata artean. Herri barruan korrika burutu beharreko zirkuitua ere laburragoa izan da. Hain zuzen, 5 kilometro egin zituzten parte hartzaileek korrika lehen zatian, eta azken zatian 2,5 kilometro.
Almagro, Rodriguez eta San Vicente, helmugan
Ibilbide berri hori burutzen lehena Gustavo Rodriguez izan zen,Ā 0:56:56ko marka eginez. Emakumezkoen artean lehena Nerea Arregi arrasatearra izan zen,Ā 1:10:24ko denbora eginez. Gernikarren artean, Urdaitri taldeko Javier Goitia izan zen lehena helmugara heltzen (0:59:06), eta emakumezkoen artean, Inma Ruiz (BIlbaotri) (1:13:48).Ā Sailkapen orokorrean gizonezkoen artean zortzigarren egin zuen Goitiak, eta nesken artean seigarren helmugaratu zen Ruiz.
16:00etan eman zioten hasiera lasterketari, emakumezkoei irteera emanez. Ordu laurden beranduago atera ziren gizonezkoak, 16:15ean. Aurten lehenengoz duatloian parte hartu du Joanes Goitisolo Arrolapeko korrikalari gernikarrak. Gizonezkoen artean hamazazpigarren sailkatu zen gernikarra, eta egindako lanarekin gustura agertu da.Ā berak azaldu legez, “korrikaĀ ahalik eta azkarren egiten saiatu naiz eta bizikletako sektorean erdirarte lehen taldean joatea lortu dut, baina erritmo aldaketa batek guztiz apurtu dit. Azken sektorean korrikaĀ
berriz ere azkar egitea lortu dut. Pozik lehen lasterketarekin”.Ā Eneko Zabalak eta Aritz Martinek ere parte hartu dute duatloian, 42garren (1:04:14) eta 47garren (1:04:26) sailkatuz, hurrenez hurren.Ā
Guztira 246 atleta zeuden izena emanda Gernikako dutaloia lehiatzeko.
Sailkapena eta denborakĀ
www.triatloi.orgĀ webgunean ikus daitezke.