
Argazkia: Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea.
Sei minutu, 47 segundo eta 56 ehuneneko denboran amaitu zuten proba bermeotarrek. Santurtziko Itsasoko Ama sailkatu zen bigarren, 23 ehunenera, eta Arkote izan zen hirugarrena, Bermeorengandik 13 segundo eta 80 ehunenera.
Nesken eta mutilen Bermeoko talde mixtoak hamargarren amaitu zuen, zazpi minutu, 37 segundo eta 56 ehuneneko denboragaz. Haren atzetik Mundaka sailkatu zen; zazpi minutu, 38 segundo eta 26 ehuneneko denbora egin zuten mundakarrek. Elantxobeko taldeak, berriz, hamabosgarren amaitu zuen lehia, irabazlearengandik minutu bat, 35 segundo eta 70 ehunenera. Halaber, horien atzetik azken postuan sailkatu zen Bermeoko beste talde mixtoa, zortzi minutu, 42 segundo eta 52 ehunenera.

Argazkia: Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea.
Gazte mailan, ostera, Deustu A taldea gailendu zen. Bederatzi minutu, 32 segundo eta 88 ehuneneko denbora egin zuten deustuarrek. Bigarren Deustu B sailkatu zen, eta Kaiku A izan zen hirugarrena.
Bermeoko gazteek hamaikagarren amaitu zuten, irabazleengandik 35 segundo eta 56 ehunenera. Elantxobek, berriz, azken postuan amaitu zuen, hamar minutu, 30 segundo eta 36 ehuneneko denboragaz.
Nesketan, gazte eta senior kategorian Kaiku A taldea izan zen azkarrena. Hamar minutu, bederatzi segundo eta 99 ehunenetan amaitu zuten lehia. Atzetik, hamar segundo pasatxotan heldu zen Lutxana, eta Arkote izan zen hirugarrena. Mundakarrak, berriz, hamargarren sailkatu ziren, lehenengoarengandik minutu bat, 47 segundo eta 14 ehunenera.
Ume eta kadeteen kategorian, Kaiku A taldeko neskak izan ziren irabazleak. Kategoria honetan ziaboga bakarra izan zuten, eta Kaikukoek lau minutu, 59 segundo eta 30 ehunenetan amaitu zuten lehia. Portugalete sailkatu zen atzetik, eta Bermeo A hirugarrena izan zen. Bost segundo eta 45 ehuneneko aldea atera zieten irabazleek hirugarrenei. Halaber, Elantxobe azken postuan sailkatu zen, bost minutu, 55 segundo eta 38 ehuneneko denboragaz.
Bestalde, umeen talde mixtoetan Urdaibai B izan zen onena; bi minutu, 35 segundo eta 95 ehunenetan amaitu zuen proba. Segundo bat eta 46 ehunenera sailkatu zen Kaiku, eta Itsasoko Ama hirugarrena, hiru segundo eta 32 ehunenera heldu zen. Urdaibai A taldeko neska-mutilek seigarren amaitu zuten. Horiek hiru minutu, sei segundo eta bost ehunen behar izan zituzten lehia amaitzeko.
Kategoria bereko mutilen lehian, ostera, Arkote A izan zen nagusi, eta Bermeo bigarren sailkatu zen, sei segundo eta 58 ehunenera. Urdaibai taldea, berriz, zazpigarrena izan zen, bost minutu, 27 segundo eta 80 ehuneneko denboragaz.

Argazkia: Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea.

Argazkia: Bermeo Urdaibai Arraun Elkatea.