Apirilaren 3an egingo da Ondarroako seigarren Boga! mendi martxa
Ohi modura, hiru ibilbide egongo dira aukeran. Izen ematea zabalik dago apirilaren 1era arte. Kamiñaldeko mendi magalean egiten ari diren lanak direla eta, ibilbidea aldatu egin behar izan duteAurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antol...
Ohi modura, hiru ibilbide egongo dira aukeran. Izen ematea zabalik dago apirilaren 1era arte. Kamiñaldeko mendi magalean egiten ari diren lanak direla eta, ibilbidea aldatu egin behar izan dute
Aurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, apirilaren 3an seigarrenez egingo da Boga! mendi martxa. Ahalik eta mendizale gehien batze aldera, aurten ere hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango da. Batean zein bestean, Ondarroako inguruko paisaiak eta toki bereziak ezagutzeko aukera izango da.Izena emateko epea apirilaren 1era arte irekita dago, eta aurten ere jende asko batzea espero dute. Aurretiaz izena eman nahi dutenek Aurrera Mendi Taldearen web orrian edota Anaitasuna eta Kulixka tabernetan egin dezakete. Egunean bertan izena emateko aukera ere egon badago.
Lasterbide eta guzti
54 kilometroko luzera eta 2.400 metroko desnibela dituen ibilbide luzean parte hartuko dutenek 07:00etan aterako dira, eta martxa Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izango da. Bidea oso-osorik egitea nahi ez dutenek, ibilbide motzagoa egiteko aukera izango dute, Arnoateko horniduran lasterbide bat hartuta.
08:30ean, 27 kilometroko ibilbide motza aukeratu dutenek irtengo dute, eta, azkenik, 11 kilometroko ibilbidea txikia egingo dutenak aterako dira, 10:30ean.
Kamiñaldeko mendi magalean lurrak mugitzen ari direla eta, gainera, ibilbide luze eta motzaren ibilbideak aldatu egin behar izan dituzte antolatzaileek. «Berez, Asterrika eta inguruetatik joatekoak ginen, baina gune horretatik igarotzea arriskutsua suertatu litekeenez, bide alternatiboa hartzea erabaki dugu». Hortaz, honakoa izango da lehen kilometroetako ibilbidea: Ondarroa-Orubixe (bide horitik)-Pertiga baserria-Txindurri tontorra-Olaso baserria-Berriatua-Madalena, eta hortik, ohiko ibilbidea jarraituko dute.