Jose Mugica eta Paco Etxeberria izango dira 2016ko Gernika Sariak
Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak bonbardaketaren urteurrenaren emango dituzte, apirilaren 26an Ander ZarragaJose Mugica,Uruguaiko presidente ohiak, eta Paco Etxeberria, Aranzadi Zientzien Elkarteko zuzendariak, hartuko dute aur...
Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak bonbardaketaren urteurrenaren emango dituzte, apirilaren 26an Ander Zarraga
Jose Mugica,Uruguaiko presidente ohiak, eta Paco Etxeberria, Aranzadi Zientzien Elkarteko zuzendariak, hartuko dute aurtengo Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Saria.Apirilaren 26an, bonbardaketaren 79. urteurrenean egingo diren ekitaldiekin batera emango dituzte sariok.
Erabakia Gernikako udaletxea osatzen duten ordezkari politikoek, Pforzehimeko alkateak, Gernika Gogoratuz elkartekoek, Kultur Etxeak eta Bakearen Museoak osatutako epaimahaiak hartu du.
Erreferenteak
Mundu mailan giza eskubideen defentsan egindako lanagatik eta bizitza etiko eta koherente baten mezua transmititzeagatik, Jose Mugica Uruguaiko presidente ohia sarituko dute aurton.
2010 eta 2015 urte bitartean herrialde hegoamerikarraren presidentea izandakoa, nazioarte mailan erreferentea bilakatu da.
Gerrillaria ere izan zen bera eta nazioarteko ospea lortu du erakutsitako apaltasun eta hurbiltasunagatik.
Iazko maiatzean Euskal Herrira egindako bisitan Mugicak eta bere emazteak eskualdeko herriak bisitatu zituzten. Sekulako harrera izan zuten, bai herritarren eta erakunde publikoen aldetik ere.
Paco Etxeberria, atropologo forentsea, EHUko irakaslea, eta Aranzadi Zientzien Elkarteko zuzendariak ere jasoko du Gernika saria, memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanagatik.
Frankismoaren krimenak ikertu eta memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanagatik sarituko dute Etxeberria. Izan ere 2000. urtetik darabil gerra zibileko eta diktadurako desagertuen hobiak aztertzen eta gorpuak berreskuratzen.
Aurreko urtean Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Demokratikot Arabiarreko lehendakariak eta Carlos Martín Beristain gizarte psikologoak jaso zuten Gernika saria.