Gernika 1366an fundatu zuen Gaztelako Don Tellok
Gernikaren 650. urteurrena dela-eta Gernika-Lumoko
Kultur Etxea Fundazioak ekintzak antolatzeko batzarra deitu du, eta herriko elkarte eta erakundeei dei egin die
batzorde berezi bat eratzeko.
Urteurrena ospatzeko programa antolatzea du helburu batzarrak, eta
apirilaren 5ean egingo dute, Elai Alai aretoaren alboko gelan,
19:00etan. Herriko elkarteei batzar horretan parte hartzeko deia luzatu die Kultura zinegotzia den
Iñigo Magunagoikoetxeak.
Dauden baliabideak kontutan hartuta, «ospakizun duinak antolatzeko konpromisoa» adierazi du Magunagoikoetxeak. Egingo diren ekintzak zehazteko, bertaratzen diren herriko elkarte eta erakundeen ekarpenak kontutan hartuko direla ere azaldu du.
Oraindik ez dute zehaztu egun bakarreko ekitaldia izango den edo urtean zehar burutzen joango diren ekintzak prestatuko dituzten.
Gernika, Don Tello de Castilla Bizkaiko Jauntxoak fundatu zuen, 1366. urtean.