'Egun Morie' jaialdi feminista ospatuko dute Gernikan A.z.
Asunek talde feministak antolatuta, apirilaren bian Egun Morie ospatuko dute Gernikako kaleetatik eta Astran.Eguna herritik egingo den trikipoteo batekin hasiko da eta ondoren Astran egingo dute bazkaria 14:30ean. Tiketak salgai daude jada Ospa eta At...
Eguna herritik egingo den trikipoteo batekin hasiko da eta ondoren Astran egingo dute bazkaria 14:30ean. Tiketak salgai daude jada Ospa eta Aterpe tabernetan eta baita Astran ere.
17:00etan argazki feminista egingo dute eta arratsaldean zehar swing tailerra eta ping pong txapelketa egingo dituzte.
20:00etan pintxopote more girotuarekin jarraituko du arratsaldeak eta iluntzean Zwekere eta Euskabaret ibiltaria taldeen kontzertuak egongo dira Astran dohainik. Amaitzeko Dj Gurebesta izango da Astran.
Martxo morea
Egun Morie, Gernikako talde feministak martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna dela eta hilean zehar antolatu dituzten ekintzen barruan koaktzen da.