Apirilaren 10an izango dira Ereñoko mendi martxa eta lasterketa
Aurretik izena emateko azken eguna apirilaren 2a da. Urdaibai Kopako bigarren proba izango da. Mendi martxetan parte hartzeko 400 pertsonako muga ipini duteApirilaren 10ean egingo dituzte Ereñoko mendi martxa eta lasterketa. Hain zuzen ere, lasterketa...
Aurretik izena emateko azken eguna apirilaren 2a da. Urdaibai Kopako bigarren proba izango da. Mendi martxetan parte hartzeko 400 pertsonako muga ipini dute
Apirilaren 10ean egingo dituzte Ereñoko mendi martxa eta lasterketa. Hain zuzen ere, lasterketa Urdaibai Kopako bigarren proba izango da.Aurretik izena emateko azken eguna apirilaren 2a da. urdaibaikopa.arrolape.com edota www.urdaibaikopa.eus helbideetan eman behar da izena. Halaber, webgune horietan eta http://erenomendimartxa.blogspot.com.es helbidean dago martxaren eta lasterketaren inguruko informazio guztia.
Martxetan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira. Ezarritako muga (400 pertsonakoa) beteta ez badago, egunean bertan ere izena eman ahalko da, 14 euro ordainduta.
Bestalde, lasterketan parte hartu gura duten federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, berriz, 14 euro. 200 pertsonak egin ahalko dute lasterketa, beraz, aurretik izena eman dutenen kopurua txikiagoa bada, egunean bertan ere izena eman ahalko da, 17 euro ordainduta.
Lasterketan parte hartzen dutenak 09:30ean irtengo dira Ereñoko Arita Berri jatetxetik.
Horiek honako ibilbidea egin beharko dute: Arita-Berri, Arrupe, Mendibil, Anbeko Koba, Ereñoko Arizti, Geranda, Potoko Lezia, Mendi Txiki, Mendi Andiko, Galarregi, Bustarrigane, Gabika, Ibarrondo, Oma, Omako baso margotua, Kurtxiagana, Zabalotegi, Eleixu, Ereñozar, Taberna Zarre, eta Elexalde. 19 kilometroko lasterketa izango da.
Martxa luzea eta laburra
Martxa luzeak ere lasterketaren ibilbide bera edukiko du, eta partaideak 08:30ean irtengo dira Arita Berri jatetxetik.
Bestalde, martxa laburra 11 kilometrokoa izango da, eta parte hartzaileak 10:00etan abiatuko dira Elexalde auzotik. Handik Ereñoko ariztira joan, eta Geranda, Potoko leizea, Mendi Txiki, Gabika, Zabalotegi eta Eleixutik barrena ibili ostean hasitako leku berean amaituko dute.
Martxoaren 6an Ibarrurin (Muxika) lehiatu zuten Urdaibai Kopako lehen lasterketa, eta Zuriñe Frutos eta Imanol Goñi nagusitu zirenez, horiek dira sailkapeneko buru. Gizonezkoetan, Joanes Goitisolo da bigarrena, eta Aitor Uriarte hirugarrena. Nesketan, Irantzu Onaindia eta Leire Monasterio dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.