Gernikako udalak 42.595 euro eman ditu kultura sustatzeko
KULTURA // Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioak 42.595 euroko diru-laguntzak eman ditu, aurton ere, herriko entitate kulturalek ekintzak burutzen jarrai daitezen. Herriko 24 talde kulturalek jaso dituzte laguntzok. hauek, gutxieneko 300 euro eta gehi...
KULTURA // Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioak 42.595 euroko diru-laguntzak eman ditu, aurton ere, herriko entitate kulturalek ekintzak burutzen jarrai daitezen. Herriko 24 talde kulturalek jaso dituzte laguntzok. hauek, gutxieneko 300 euro eta gehienez 7,500 euro bitarteko partidak izan dira. Laguntza hauek elkarte hartzaileek burutzen dituzten ekintzen arabera banatu dira. Dirulaguntzak jaso ahal izateko, entitateek sustatzen dituzten ekintzen inguruko memoria aurkeztu behar izan zuten abenduan plazaratu zen deialdian.