2.826
Azken urteetan bisitari kopuruak gora egin duela eta, Gernika-Lumoko turismo bulegoa ordutegi zabalagoa izango du. Hala, urtean 2.826 orduz egongo da zabalik; aurreko urteetan baino 314 ordu gehiago.Helburuak. Hiru helburu zehatz bete gura ditu turismo...
Helburuak. Hiru helburu zehatz bete gura ditu turismo bulegoak: turistekiko arreta % 6 (3.500 eta 4.000 pertsona inguru) igotzea, zerbitzu beharrak optimizatzea eta herriko inpaktu ekonomikoa hobetzea. Erabiltzaile kopuruak gora egin duen heinean, beharrizanak ere aldatu egin direla deritzo. Hori arrazoitzeko datu gisa, aipatu du 2003an 30.000 pertsona joan zirela turismo bulegora; eta 2015ean 63.800 pertsona. «Beraz, Bilboren atzetik, Gernika-Lumokoa bisita gehien duen Bizkaiko bulegoa dela esan genezake».