Argazkia: Cajar Rural
Atzo amaitu zuten Italiako lasterketa Greg Van Avermaet belgikarrak irabazi du. Segundo bakarreko aldea atera dio Peter Sagan bigarren sailkatuari. Bob Jungels-ek osatu du podiuma (irabazlearengandik 23 segundura sailkatu da).
Atzoko azken etapan hamar kilometro eta erdiko erlojupekoa egin zuten txirrindulariek. Fabian Cancellara nagusitu zen, 11 minutu eta zortzi segundoko denboragaz.
Johan Le Bon izan zen bigarrena, hamahiru segundoko aldeagaz, eta Tony Martin sailkatu zen hirugarren, irabazlearengandik hamabost segundora.
Caja Rural taldeko txirrindulari gernikarra Cancellararengandik minutu bat eta hemezortzi segundora sailkatu zen atzo.