Iazko ekainean Lekeition egon zen Errekondo. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Udalerriko Karabi Kultur elkarteak gonbidatuta
Bizi Baratza. Garaikoa garaian garaiz liburuaren nondik norakoak azalduko ditu, Bedarona auzoko eskolan. 10:00etan hasiko da ekitaldia.
Landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko informazioa eman, eta herritarren zalantzak argituko ditu. Egilearen hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak, eta hainbat aholku aurkitu daitezke bertan, modu atsegin eta ulerterrazean.
Errekondok iaz kaleratu zuen baratzezaintzari buruzko liburua, eta Euskal Herrian herriz herri dabil bere lana aurkezten. Iazko ekainean, esaterako, Gernika-Lumoko asteleheneroko azokan egin zuen aurkezpen ekitaldia.