19:30ean hasiko da saioa, Eskolondon.
Intrigaz beteriko nobela poliziakoa da Jon Arretxe idazlearen
Hutsaren Itzalak, (2014, Erein argitaletxea). Egilea berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da bere inguruan ikusten dituen bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.
Toure detektibe-igarlearen hirugarren abentura kontatzen du. Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Ez du aurreko abenturetako irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik.
Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa.