Elkarretaratzea egingo dute gaur Mundakan, errefuxiatuen alde
18:30ean jarri dute hitzordua, Mundakako Plazan.
Hain zuzen ere, giza eskubideen aurka doan Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioari ezetza emateko deitu dute elkarretaratzea. Giza eskubideak guztiontzat lelopean bilduko dira.