Goizean jaso du Bermeoko Atxurra landa turismoko kudeatzaile Iñaki Madariagak, Europako Etiketa Ekologikoa. Alejandra Iturrioz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak eman diote aipatu etiketa.
Alejandra Iturrioz, Iñaki Madriaga eta Arantza Madariaga
Ziurtagiria Europako Batzordeak ematen du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren bidez. Atxurra hotela da landa turismoko ostatuen artean aipatu ingurumen ziurtagiria jaso duen bigarrena. Ziurtagiria jasotzeko establezimenduek auditoria zorrotza gainditu behar dutela adierazi dute; Europako Batzordeak ezartzen dituen ingurumen estandarrak betetzen dituzten egiaztatzeko auditoriak izaten dira, hain zuzen ere.
Europako Etiketa Ekologikoa jasotzeak Atxurra hotelak sistema horrek ezartzen dituen ingurumen irizpide zorrotzak betetzen dituela egiaztatzen du; hala nola, energia, ur kontsumoa eta hondakinak murriztea, baliabide berriztagarrien eta ingurumenari arrisku gutxien sortzen dizkioten gaien erabilera sustatzea, eta bezereoen artean ingurumen gaiei buruzko komunikazioa bultzatzea.