90 txistularitik gora batu dira Bermeon
Euskal Herriko txistularien elkarteak Bermeon egin zuen zapatuan urteroko batzar orokorra. Dianarekin hasi zuten eguna. Ondoren, batzarra hasi aurretik, Bermeoko udal ordezkariek harrera egin zieten, Arrantzaleen Museoan bertan. Amaituta, kalejiran ibi...

Euskal Herriko txistularien elkarteak Bermeon egin zuen zapatuan urteroko batzar orokorra. Dianarekin hasi zuten eguna. Ondoren, batzarra hasi aurretik, Bermeoko udal ordezkariek harrera egin zieten, Arrantzaleen Museoan bertan. Amaituta, kalejiran ibili ziren eta kontzertu herrikoia ere eskaini zuten. Eguna amaitzeko, anaitasun bazkaria egin zuten Bermeoko Kafe Antzokian.