Segundo Olaetako ikasleek aste kulturala ospatuko dute
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak II. Aste Kulturala ospatuko du. Eguaztenetik barikura, musika eskolako ikasleen emanaldiak izango dira Elai-Alai aretoan eta Lizeo Antzokian. Saio ezberdinetan, musika eskolako ikasleek hainbat instrumenturen emanaldiak eskainiko dituzte.
Egitaraua:
Martxoak 16, eguaztena:
– Biolontxelo ikasleen saioa musika eskolan, 16:45ean.
– Piano, flauta eta trikitixa ikasleen saioak, 17:30ean, Elai-Alai aretoan.
– Gitarra eta piano ikasleak, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.
Martxoak 17, Eguena:
– Piano, biolina eta flauta ikasleak, 17:30ean, Elai-Alai aretoan.
– Banda sinfonikoa eta 6 urteko umeen abesbatza, 19:00etan, Lizeo antzokian.
– Abesbatza, akordeoi taldea, orkestra eta gitarra elektrikoaren ikasleak, 19:45ean, Lizeo antzokian.
Martxoak 18, barikua:
– Pianoa, flauta, biolin eta trikitixa ikasleak, 17:30ean, Elai-Alai aretoan.
– Pianoa, Biolina eta trikitixa, 19:00etan, Elai-Alai aretoan.