Gernikak banako berdinketa lortu du etxean
Herenegun Leioaren kontrako jardunaldian garaipena lortzeko aukera izan zuten gernikarrek, baina, huts egindako penalti jaurtiketa baten ostean, berdinketagaz konformatu behar izan zuten.
Lehen zatiko 28. minutuan penaltiz sartu zuen Etxanizek 0-1-ekoa. Handik gutxira, hiruzpalau minutura, Santamariak berdinketa lortzeko aukera galdu zuen. Epaileak Gernikaren aldeko penaltia adierazi, eta Santamariak zutoinera bidali zuen baloia.
Atsedenalditik bueltan zenbait gol aukera izan zituen etxeko taldeak, baina, berdinketaren gola partidaren amaieran heldu zen. 82. minutuan Aimar Cid-ek penaltiz egin zuen banako berdinketaren gola. Angel Leioaren atezainak Gernikako jokalarien jaurtiketak gelditzen lana izan zuen azken minutuetan.