Epailearen esku utzi dituzte domeka goizaldean Gernikan atxilotutako bi lagunak
24 eta 28 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak domeka goizaldean, Gernika-Lumon. Ustez, horietako baten bikote ohiari eta haren mutilgunari eraso egiteagatik atzeman zituzten. Herriko pub batean gertatu zen liskarra; besteak beste, kristal botilak erabili omen zituzten eraso egiteko. Zaurituak ospitalera eraman zituzten, eta horietako bat Gurutzetara eraman zuten, zauri larriagoak zituelako.
Ustezko erasotzaileetako bat etxean atzeman zuen Ertzaintzak, eta, bigarrena atxilotzeko, etxera sartzeko eta hura miatzeko agindua eskatu behar izan zuten poliziek. Kalea miatzean ustez erasoan erabilitako labana aurkitu zutela jakinarazi du Segurtasun Sailak.