16:15etan hasita, partaideek
erlojupeko proba gainditu beharko dute. Estropada eremuko ezaugarriak direla eta,
seniorrek ez dute estropadarik izango, gazte mailetakoak bakarrik ariko dira uretan.
Aurreko astean Sestaon
Aurreko asteburuan Sestaon lehiatu ziren Bizkaiko arraun taldeetako kideak. Seniorretan, Zierbena A nagusitu zen, eta Mundaka zortzigarren sailkatu zen, lehenengoarengandik minutu bat, hamabi segundo eta 47 ehunenera.
Gazteen mailan, berriz, Kaiku A taldea gailendu zen, eta Bermeok hamaikagarren amaitu zuen, Kaikurengandik 59 segundo eta 59 ehunenera.
Kadeteean, ostera, Bermeo izan zen azkarrena, zazpi minutu, segundo bat eta 73 ehuneneko denboragaz. Halaber, neskez eta mutilez osaturiko Bermeoko talde mixtoa hamaikagarren heldu zen, lehenengoarengandik 52 segundo eta 97 ehunenera. Haren atzetik hamabigarren sailkatu zen Mundaka, zortzi minutu, hamaika segundo eta 71 ehuneneko denboragaz.
Bestalde, haur mailan ere bermeotarrak nagusitu ziren, bost minutu, hiru segundo eta 35 ehuneneko denbora eginda. Zortzigarren heldu zen Urdaibai, Bermeorengandik 58 segundo eta 33 ehunenera.
Emakumezkoetan, gazte-senior kategorian, Kaiku A-k irabazi zuen, eta Mundakak azken, hamargarren egin zuen. Mundakarrei bi minutu, bederatzi segundo eta 50 ehuneneko aldea atera zieten Kaikukoek.
Kadete-haur kategorian, Portugalete A izan zen onena, eta Bermeo A eta Bermeo B laugarren eta seigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.