Antzerkia gustuko duenarentzat, bi antzezlan izango ditu aukeran asteburu honetan,
Gernika-Lumon. Zapatuan izango da horietako bat, eta domekan bestea.
Xankore antzerki taldeko emakumeek eskarmentua dute taula gainean
Gernika-Lumoko emakumeen taldeak sortutako
Xancore konpainiak antzeztuko du zapatuko obra:
Un sorbito de amistad. Felipe Cuetararen zuzendaritzapean igoko dira Gernika-Lumoko antzele amateurrak Elai-Alai aretoko taula gainera. Zapatuko emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera 4 euro ordaindu beharko da (bazkideek 3 euro).
Antzezlan berarekin, Emakumeak eszenan zikloaren hamargarren edizioan ere parte hartuko dute gernikarrek. Hain zuzen, maiatzaren 15ean izango da haien txanda. Erandion antzeztuko dute gernikarrek beraien azken obra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean, 20:00etan. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da.
Antzerkia eta zirkua
Astebururako bigarren eskaintza Malas Compañiasen eskutik helduko da,
domekan. Hain zuzen,
Letter, eskutitz baten bidaia obrarekin helduko dira konpainia horretako kideek Gernika-Lumora, eta ikuskizun horretan
antzerkia eta zirkua uztartuko dute.
Gernika-Lumoko Lizeo antzokian izango da antzerki emanaldia, eta 17:00etan hasiko da. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da, (bazkideek, aldiz, 3,75 euro).