18:30etatik aurrera lehiatuko dute 23.jardunaldia, Malosten.
Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Emakumezkoen ligako sailkapenean seigarrena da talde gernikarra, 34 puntugaz. Talde andaluziarra, 40 puntugaz bigarrena da. Haren atzetik 36na puntu dituzte Cadi La Seu-k, Mann-Filter-ek eta Spar Citylift Girona-k. Perfumerias Avenida liderrak, berriz, 43 puntu ditu.