Nagusien artean kirola praktikatzeko ohitura bultzatu gura du Gautegiz Arteagako Udalak. Horretarako, herriko parke biosasungarrian dauden
makinak nola erabili azalduko die herritarrei. Ikastaroa emango du bi hilabetez;
apirilaren 7an hasi eta maiatzaren 14ra bitartean, bi orduko saioak egingo dituzte parke berrian, 09:30etik 11:30era.
Gune biosasungarria
Dagoeneko zenbait makina badaude parkean, eta aurrerantzean gehiago jarriko dituztela jakinarazi dute. Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek azaldu duenez, «parke biosasungarriak sasoian egoteko eta adinekoen osasuna hobetzeko baliogarriak dira». Hala, emango duten ikastaroarekin herriko nagusiek
bizi kalitatea hobetzeko jarraibideak barneratu dezaten du helburu udalak.
Parkea 60 urtetik gorakoentzako aproposa dela dio udalak, mugikortasuna eta malgutasuna hobetzeaz gain, giharrak sendotzen lagun dezakeelako.
Ikastaroa egiteko gutxienez bost pertsonako taldea osatu behar da, eta
Aretxederreta kultur etxean eman behar da izena.