Gernika-Lumoko Sarek antolatuta, Ametsen liburuaren berri emango dute martitzenean, Astran.
Ametsen liburua
Laurehundik gora preso eta erbesteraturen ametsak biltzen ditu liburuak, eta proiektuaren koordinatzailea den Jokin Urain izango da Gernika-Lumon, aurkezpena egiten.
Era berean, herriko preso eta preso ohiek liburuari egindako ekarpenak ere islatuko dituzte martitzeneko berbaldian. Hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta bertan izango da liburua, salgai eta ikusgai.