180 parte hartzaile batuko dira Mutrikuko II. Errugbi topaketan
Mutrikuko San Miguel futbol zelaia 180 errugbizaleren bilgune bihurtuko da domekan. Errugbi eskolak antolatuta, Mutrikuko II. Errugbi topaketak egingo dira 10:00etatik 13:00etara.Bi kategoriatan banatuta, 10 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak, 10 min...
Bi kategoriatan banatuta, 10 urtez azpikoak eta 12 urtez azpikoak, 10 minutuko erakustaldi partidak jokatuko dituzte. Mutrikutik 30 gaztetxok parte hartuko dute topaketan, eta eurekin batera, Eibar, Ordizia, Errioxa, Zarautz eta Lasarte-Oriako Beltzak batuko dira zelaigunean. «10 urtez azpiko kategorian, Mutrikuko bi taldek parte hartuko dute, eta 12 urtez azpikoan, aldiz, Eibarrekin batera osatuko dugu taldea».
Antolatzaileek aurreratu dutenez, futbol zelaia lau zatitan banatu, eta hor ariko dira jokoan parte hartzaileak. Ondoren, hirugarren denbora deritzona egingo dute, 12:30ak aldean. «Parte hartzaileek, indarrak berreskuratzeko, ogitarteko batzuk jateko aukera izango dute».
Azkenik, Mutrikuko produktuekin osatutako saskiaren zozketaren irabazlea ere bertan emango dute jakitera.