115 txirrindularik lehiatuko dute IV. Ereñoko Master Saria, bihar
Bihar egingo dute IV. Ereñoko Master Saria. Momentuz, 115 txirrindularik eman dute izena.kirolprobak.com helbidean izena eman daiteke gaur gauera arte. Gainera, parte hartzaile kopuruaren muga 200 txirrindularitan dago muga gainditu ezean, egunean ber...
kirolprobak.com helbidean izena eman daiteke gaur gauera arte. Gainera, parte hartzaile kopuruaren muga 200 txirrindularitan dago muga gainditu ezean, egunean bertan ere izena eman ahalko da.
Etzi, 15:00etan hasiko da lasterketa. Baina, aurretik, Arita Berri jatetxean banatuko dituzte dortsalak.
Ereñotik abiatuta, partaideek 86,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ereño, Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Elantxobe, Ea, Kortezubi, Gernika-Lumo, Arratzu, Nabarniz eta Ispaster udalerrietan barrena ibiliko dira txirrindulariak.
23 urtetik gorakoak
Ereñoko Gerendape Kirol Klubak eta Ciclista Gernikesak antolatuta, Euskadiko txapelketen proba honetan lau kategoria desberdinetako txirrindulariek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Master 30 kategorian, 30 eta 40 urte bitartekoak ariko dira, Master 40-an, 40 eta 50 urte artekoak, Master 50-ean, 50 eta 60 urte bitartekoak, eta Master 60-an, 60 urtetik gorako txirrindulari beteranoak.
Bestalde, 23 urtetik 30 urtera artekoek ere lasterketa egin ahal izango dute, baina, horiek ez dute lehiatuko.