Gernikako udalak bi ikastaro egingo ditu asteburu honetan A.Z.
Nekazaritza ekologikoa eta ekoizpen prozesuak hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Gernikako Udalak Astran eta Kultur Etxean.Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoarekin, udalak jarritako ortuak esleitu ondoren, izendatuek, nekazaritza ekologikoari buru...
Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoarekin, udalak jarritako ortuak esleitu ondoren, izendatuek, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro praktiko bat egin beharko dute, martxoaren 12 eta 19an Astran. Ikastaroak 11:00etatik 13:00era izango dira, aditu baten eskutik. Horretaz gain esleipendunek monitore bat ere izango dute, eraiteko prozesuan. Urte betez jaso ahal izango dute laguntza.
Iazko urtarrilean sortu zen Piperra eta Gatza proiektuaren baitan, partikularrek utzitako lur eremuak hiri-ortu bezala erabil ditzaten gaitu dira Ibarreko erreka hegalean 60 eta 75m2 arteko azalera duten ortuak.
Lehia librez esleituak izan diren ortu hauek norberak, familiek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek kontsumitzeko bakarrik izango dira, eta ekoizpenaren trukea baino ez dute baimenduko antolatzaileek.
Ortu bakoitzaren esleipena, lehia librez egindako emakida administratiboaren bidez egin da, hiribilduan erroldatuta zeuden eskatzaileen arteko zozketa.
Bestalde, martxoaren 10ean, 14:30etatik 17:00etara, Kultur Etxean ekingo zaio denbora kudeatzen ikasteko lantegiari. Honen helburua merkatu txikien kudeatze lana errazten laguntzea da.
Bertaratutakoek teknikari baten gomendioak izango dituzte ekoizpenerako denbora kudeaketak optimizatzen laguntzeko, kudeaketarako lanabesak, edota bezeroari dagokion lehentasunei buruzko gakoak ezagutzeko.
Interesdunek izena honako telefonoan eman dezakete: 94 625 79 40 edo Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoan: Merkatuko Plaza, lehen solairua.