Basurdeek 20-13 galdu dute ordiziarren kontrako derbian
Gernika Rugby taldeak 20-13 galdu zuen Ordiziaren kontra, herenegun. Basurdeak hasieran nagusi izan ziren, Ordiziarren zelaian arrisku guneak sortuz, eta baliogabetua izango zen entsegu batekin lehen oharra emanez. Horrez gero basurdeek markagailua es...
Etxekoek defentsan tinko jarraitu zuten basurdeen erasoen aurrean, eta 33. minutuan lehen entseguarekin partidua berdintzea lortu zuten. Gernikakoek erantzuna eman, eta kolpe baten bidez 5-8 aurreratu ziren lehen zatiaren bukaerarako.
Bigarren zatian Ordiziarrek hartu zuten mendean partida, eta 16. minuturako bi entsegu eta kolpe batekin aurretik jarri ziren markagailuan.
Asier Alvarez jokalariaren legez kanpoko plakaketa batek jokari bat gutxiagorekin utzi zituen etxekoak. Basurdeek aukera aprobetxatu eta markagailuko aldea laburtu zuten entsegu baten bidez, partidua 15-13 jarriz.
Ordiziarrak jokalari bat gutxiago izan arren, bultzatzen jarraitu zuten eta Gernikarrek partidua berdintzeko aukera bat galdu ostean, etxekoek beste entsegu batekin sententziatu zuten partida, 20-13ko emaitzarekin.
Gernikarrak behin eta berriro saiatu ziren partida berdintzen, baina azkenean 4 puntuan Ordizian gelditu ziren eta GRTkoak puntu bakarrarekin bueltatu ziren etxera.