1937. urteko martxoaren 5eko Matxitxakoko Batailan parte hartu zuten Euzkadiko Gudontzidi laguntzaileen eta matxinatuen ontzien maketak ikusgai jarri dituzte Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Domekara bitartean egongo dira ikusgai, museoko ordutegian. Hai...

1937. urteko martxoaren 5eko Matxitxakoko Batailan parte hartu zuten Euzkadiko Gudontzidi laguntzaileen eta matxinatuen ontzien maketak ikusgai jarri dituzte Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Domekara bitartean egongo dira ikusgai, museoko ordutegian. Hain justu, asteburu honetan, ibarrangeluarrek eta bermeotarrek, bataila hartan parte hartu zuten gudariak omenduko dituzte, 79. urteurrenean. Bihar egingo dute ekitaldia, Ibarrangeluko Akorda auzoan. Juan Telletxea
Bou Nabarrako gudaria zenaren omenezko monolitoaren inguruan bilduko dira, 19:00etan. Bermeon, berriz, ohiturari eutsiz, domekan, Eusko Alkartasunak (EA) antolatuta, lehenbizi itsas gudarien omenezko lore eskaintza egingo dute, 11:00etan. Ondoren, 12:30ean, ekitaldia egingo dute Nestor Basterretxea aretoan.