Herria musikaz girotu asmoz, hainbat dira Bermeoko Udalaren Musika Eskolak datorren asterako antolatu dituen kontzertuak.
Musika eskolako ikasleak
Hain zuzen ere, martxoaren 7an, 8an eta 9an izango dira kamara kontzertuak, eta musika eskolako audizio gelan eskainiko dituzte: martxoaren 7an eta 8an, astelehenean eta martitzenean, 19:00etan izango dira, eta martxoaren 9an, berriz, 19:30ean.
Jakinarazi dutenez, euskal doinuak, musika klasikoa, rock-a, pop-a, metala…entzuteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.