Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak
Eako Udala salatu du, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema) sartu delako. Horrekin udalak dituen e
skumenak gainditzen dituela uste du Urkijok.

EAko udal ordezkariak, Zarautzen, Uemako kide izatea onartu ostean
Uemak eman du gaur, Urkijok jarri duen salaketaren berri. Uemako lehendakari Josu Labakaren hitzetan “helegite honek, beste behin ere, agerian uzten du euskaraz bizitzeko eskubidea erabaki eta politika ausartekin bermatu nahi denean, oztopoak besterik ez ditugula oraindik. Euskararen arnasguneak bereziki zaintzeko lege babesa aldarrikatzen ari garenean, batzuk berariaz ari dira kolpatzen arnasgune horietako udalak, benetako bizikidetzaren aldeko hizkuntza politika egiten duten bakarrenetakoak izan arren”.
Jakinarazi dutenez, Zeraingo eta Berastegiko udalek ere helegitea jaso zuten Ueman sartzeagatik: “Helegite horiek oraindik epaitegietan dabiltza, eta ez da horien inguruko epairik eman”. Uematik azaldu dutenez, “Carlos Urkijok ezarritako helegitearen gainetik, ordea, hiru udalek
Ueman jarraitzeko erabakia irmoa dela berretsi dute”.
Eako Udalak 2015eko azaroaren 24an onartu zuen Uemara sartzeko eskaera egitea. Behin Udalak erabakia hartuta, Uemara bideratu zuten eskaria, eta Uemak
urtarrilean Zarautzen egin zuen batzar nagusian onartu zuen Earen eskaera.