Hilaren 13an egingo dute Forutik-Forura BTT martxa
Aurretiko izen ematea martitzenera bitartean egin daiteke
Haitz Biribil elkarteak lehenegoz antolatu du, eta zailtasun maila erdi-altukoa dela jakinarazi dute. 25 kilometroko ibilbidea egingo dute partaideek eta 950 metroko desnibela izango dute. “Laburra da, baina, nahiko gogorra; mendi bide asko ditu, pistetatik ere igaroko dira, eta asfalto gutxi du ibilbideak”.
Aurretik izena ematen duten federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, 15 euro. Guztiek kamiseta bana jasoko dute opari moduan.
Izena emateko elkartearen webgunera jo behar da: www.haitzbiribil.com. Halaber, helbide horretan dago martxaren inguruko informazio guztia.
Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da. Hilaren 13an 08:30etatik aurrera jarriko dute inskripzio mahaia. Orduan izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte.