Segurtasun sailak jaakinarazi duenez, 08:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Gernikako saihesbidean, hiru autok elkar jo dutenean.
Suhiltzaileak lanean. Argazkia: Suhiltzaileak
Istripuaren ondorioz bi lagun auto barruan atera ezinik geratu dira, eta suhiltzaileek atera dituzte autotik. Zaurituak, guztira, hiru izan dira; horietako bi galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta hirugarrena Gernika-Lumoko ospitalera.