Gernikako merkatari elkarteak neguko outlet-aren laugarren edizioa antolatu du. Bariku-zapatuan egingo dute, Jai Alai frontoian, eta guztira 23 estabelzimenduk parte hartuko dute.
Elkarteko zuzendaritza batzordeko Fran D’Acquisto eta Naira Iturbe kudeatzaileak egin dute azokaren aurkezpena.
Herriko merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko apustua da outlet-a. Hala, elkarteko dendariek beraien eskaintzak hurbilduko dizkiete gernikarrei. Outlet-ean, gainera, kalitatea bermatuko dutela azpimarratu du Merkatari Elkarteko kudeatzaile Naira Iturbek; «produktuek beherapenak izan arren, kalitatea oneko salgaiak eskainiko dituzte dendariek», esan du.
Barikuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka, eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Iturbek azaldu legez, herritarrek denetik aurkitu dute Jai Alai frontoian. Gainera, erosketak egitera doazenen artean 10 euroko bonoak zotz egingo dituzte, sare sozialetan zein azokan bertan egingo duten galderen jokoan parte hartzen dutenen artean.
Bariku arratsaldean, gainera, txokolatea eskaniko dute 18:00etan, eta umeentzako puzgarria jarriko dute bihar arratsaldean eta zapatuan.