Bermeon 2017ko apirilean egin gura dute herri galdeketa
Eskura plana lantzen hasia da Bermeoko Gure Esku Dago; hiru fasetan egingo dute. Adierazpen proposamena aurkeztu du, eta ekarpenak egiteko epea zabalduErabakitzeko eskubidearen alde lanean da Bermeo ere. Eskura plana martxan jarri du erabakitzeko eskub...
Eskura plana lantzen hasia da Bermeoko Gure Esku Dago; hiru fasetan egingo dute. Adierazpen proposamena aurkeztu du, eta ekarpenak egiteko epea zabaldu
Erabakitzeko eskubidearen alde lanean da Bermeo ere. Eskura plana martxan jarri du erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak, eta hiru fasetan egingo dutela azaldu du Bermeoko Gure Esku Dagok: Adierazpena, ituna eta galdeketa. Hain zuzen, heri galdeketa 2017ko apirilean egin gura dutela zehaztu du Bermeoko Gure Esku Dagok; 2018an Euskal Herri mailakoa egin aurretik.Adierazpenaren fasearekin hasiak dira, eta ituna udazkenean egin nahi dute. Herri plataformak jakinarazi duenez, «erabakiaren aroa hasi da», eta Eskura plana bere eginez, herritarrak hautestontzietatik harago eramango dituen bideari ekin dio.
Aurkezpena apirilean
Barikuan aurkeztu zuten plana herritarren artean, Goiko plazan zabaldu duten lokalaren inaugurazioan, hain zuzen. Esan zutenez, aurkeztu duten adierazpen proposamenari ekarpenak egiteko hilabeteko epea izango dute bermeotarrek. «Denon artean, ahalik eta adierazpenik adostuena eta parte hartzaileena lortu gura dugu», esan dute. Hala, maiatzerako adierazpen bateratu bat prestatu gura dute, ostean herriari aurkezteko.
Adierazpena adostuta, Bermeoko Ituna prest izan gura dute udazkenerako, eta galdeketarako batzordea sortuko dute ostean. Eskura plana jendartean aurkezteko eguna ere zehaztu dute. Apirilaren 10ean izango da, 12:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.