Andoni Dominguez, Bizkaiko azpitxapeldun
Andoni Dominguez bermeotarrak zilarrezko domina eskuratu du asteburuan Sestaoko La Benedicta frontoian jokatu duten Bizkaiko Boxeo txapelketan. Dominguez hirugarren urtez jarraian sailkatu da bigarren. Txapela Bermeora eroatea zen haren asmoa, eta dato...

Andoni Dominguez bermeotarrak zilarrezko domina eskuratu du asteburuan Sestaoko La Benedicta frontoian jokatu duten Bizkaiko Boxeo txapelketan. Dominguez hirugarren urtez jarraian sailkatu da bigarren. Txapela Bermeora eroatea zen haren asmoa, eta datorren urtera begira itxaropentsu agertu da: «Aurten ezin izan dut txapela Bermeora ekarri, baina, 2017an berriro saiatuko naiz».