Kabidxeren lehenengo urteurrena ospatuko dute bihar
Herritarrentzako erreferentzia gune soziala izateko, orain urtebete ireki zuten Goiko Plazan dagoen Kabidxe, BBK zenaren egoitzan. Hainbat dira gunea erabiltzen duten herriko talde eta elkarteak, eta lehenengo urteurrena ospatuko dute bihar.Ateak zabal...
Ateak zabaldu zituenetik, hainbat izan dira herriko taldeek gune horretan antolatu dituzten jarduerak, hala eta guztiz ere, Kabidxe gune sozialean batzen diren taldeek gune horrek «mugimendu gehiago» edukitzea gura dute; diotenez, «Kabidxe pertsonaz bete gura dute».
Hala, lehenengo urteurrena ospatu aldera, 10:00etan hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako; eta gustu eta adin guztietarako jarduerak egongo dira aukeran, gainera. Auzolanak, aurkezpenak, ume zein nagusientzako tailerrak eta musika egongo dira, besteren artean.