Bake-Lekuk eta Sarek antolatuta, dispertsioaz ariko dira martitzenean
Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan izango da berbaldia. Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Natxi Aranburu izango dira hizlariak, eta Amaia Uribe gidariaSare Gernika-Lumok eta Bake-Leku txokoak antolatuta, dispertsioaren inguruko berbaldia iango da...
Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan izango da berbaldia. Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Natxi Aranburu izango dira hizlariak, eta Amaia Uribe gidaria
Sare Gernika-Lumok eta Bake-Leku txokoak antolatuta, dispertsioaren inguruko berbaldia iango da datorren martitzenean Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.20:00etan hasiko da hitzaldia, eta hizlariak Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta Sareko ordezkaria; Iñaki Lasagabaster Administrazio Zuzenbidean katedraduna eta Natxi Aranburu Etxerateko kidea izango dira. Amaia Uribe kazetari gernikarrak gidatuko du ekitaldia, eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dutela esan dute.
Hitzaldira joateko gonbitea egin dute. Izan ere, «eztabaida emankorra» izan daitekeela deritzote antolatzaileek.