Agirregomezkortak emaitza ona lortu du Espainiako Kros Txapelketan
Euskadiko Selekzioagaz joan zen probara Tximistako atleta. Euskadiko Selekzioko nesken artean laugarrena izan zen markina-xemeindarraEspainiako Kros Txapelketan emaitza dotorea lortuta itzuli da etxera Tximista taldeko Aiora Agirregomezkorta. Markina-X...
Euskadiko Selekzioagaz joan zen probara Tximistako atleta. Euskadiko Selekzioko nesken artean laugarrena izan zen markina-xemeindarra
Espainiako Kros Txapelketan emaitza dotorea lortuta itzuli da etxera Tximista taldeko Aiora Agirregomezkorta. Markina-Xemeingo atletak Euskadiko Selekzioagaz parte hartu zuen domeka goizean Burgosen egin zen proban.3.000 metroko ibilbidea egin zuten atletek, 1.500 metroko distantzia zuen zirkuitoari bi itzuli, eta 11 minutu eta 34 segundu behar izan zituen Tximistako atletak helmugara heltzeko. Bakarka 69. postua eskuratu zuen eta taldeka, Euskadiko Selekzioagaz, 10.a. Taldekoan lehenengo lau gazteen puntuak hartzen ziren kontuan eta Agirregomezkorta euskadiko nesken artean 4.a izan zen; postu garrantzitsua talderako.
Lokatza eta eguraldi gogorra espero zituzten, baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Eguzkia, temperatura epela eta zirkuituan lokatz arrastorik ez. Beraz lasterketa oso bizkorra eta garbia izan zela jakitera eman dute Lekeitioko Tximista atletismo taldekoek. «Lasterketako lehen zatia bikain egin zuen, eta lehen itzulian lehenbiziko postuetan ibili zen. Metroak aurrera egin ahala indarrak pixkat behera egin zioten, baina gogor eutsi zion helmugara heldu arte», azaldu dute.
Udako denboraldira begira
Tximistakoek nabarmendu dutenez, lehendabiziko txapelketa handia izan da Aiora Agirregomezkortarentzat eta gauza berriak ikasi ditu lasterketari dagokionez.
Neguko denboraldia amaituta, orain, udako denboraldiari begira prestatzen hasiko da, eta helburu nagusia uztailean ospatuko den Pistako Espainiako txapelketa izango dela aurreratu dute Tximistako arduradunek.