Txitxiburduntzi eguna antolatu du Mendatako Udalak zapaturako. Gainera, talo tailerra ere egingo dute, ume zein nagusientzako.
Taloa egiten
Udalak herritar denak gonbidatu ditu Txitxiburduntzi egunean parte hartzera, eta, bereziki, umeek parte hartzea nahi du, Mendatako familien arteko harremanak sendotu eta herriko ohiturak mantentzeko asmoz.
Txitxiburduntzia egin aurretik, taloa egiten ikasteko tailerra emango dute; gero, txingarretan erretako txorizoarekin jan ahal izateko. Taberna Barrin emango dute tailerra, eta parte hartzaileek zotz luze bat eraman beharko dutela jakinarazi du udalak.
Herriko alkate Joseba Malleak esan duenez, “gure ohiturak mantentzeko ezinbestekoa da belaunaldi berriek ere maitatzea eta mantentzea”. Hala, Txitxiburduntzi eguna ospatzea horretarako aukera ezinhobea dela esan du.