Bermeoko EH Bildutik jakinarazi dutenez, “WhatsApp bitartez, Bermeoko alkatea isekatzen duen sinatu gabeko kartel bat zabaltzen ari dela jakin izan dugu”.

Bermeoko EH Bilduren udal hauteskundeetarako hautagaiak
Modu horretan, Bidegurenek pairatu behar dituen irainak publikoki salatu gura izan dituzte koalizioko kideek: “Koalizio honen ordezkari, militante eta aldekook ez dugu langileria klasearen aurkako inolako iseka eta guzurrik onartuko”. Era berean, Bermeoko herriari eskatzen diote burla kate hori eteten laguntzea: “Langile baten aurkako iseka kanpaina baten konplize ez izatea eskertzen dizuegu”.
Horregatik, herritarrei eskatzen diete WhatsApp edo sare sozialen bitartez alkatea iraintzen duen kartel hori jasotzen baldin badute, “katea eten aldera, mezua ez zabaltzea, eta ahalik eta pertsona gehiengana iritsi asmoz, gertatzen ari denaren berri ematea”.