Hilabete guztietako hitzordua izan zuten atzo [otsailak 19], Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileek. Hotz egiten zuen baina, hala ere, asko izan ziren hitzordura agertutakoak. Hala, 20:00ak puntuan Goiko Plazan batuta hasi zuten eguneko ibilbidea. Koldobike abesten berotu zituzten ahotsak.
Iraileko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei begira antolatu zuten ekimena da Kanta kanta lorue. Irailaren 10ean, Andra Mari Hirugarrenean, kaleak kantuz betetzeko. Hainbat izan ziren ekimen hori abiarazteko batu ziren herriko taldeak. Hala, irailerako prestatzeko, ekainean hasi ziren martxan, hilean behin batuta.
Irailaren 10a igarota, baina, ekimenarekin jarraitzeko asmoa agertu zuten antolatzaileek, eta hala egiten ari dira. Hileko bariku batean batzen dira, Bermeoko kaleak euskal kantuz betetzeko. Ekimena irekia da eta gura duten pertsona guztiek parte hartu ahal dute, baldintza bakarra «abesteko gogoa» izatea da. Gitarrek lagunduta, hainbat izaten dira parte hartzaileek abesten dituzten euskal kantuak eta giro paregabea sortzen dute herriko kaleetan. Atzo ere, beste behin ere, lortu zuten herrian zehar giro polita sortzea.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.