Otsailaren 22tik 29ra izango da aurton, Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia. Saritutako filmak proiektatu ostean, Zinegoak Hedapena programa jarriko dute martxan. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa osora jaialdian proiektatutako lanen hautaketa bat zabaltzen laguntzen duen programa da , hain zuzen ere, Zinegoak Hedapena. Berdinduri esker, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 30 udalerrik hartuko dute parte, horien artean Bermeok.

Aurtengo jaialdiaren kartel iragarlea
Martxoaren 9an eta 10ean helduko da Zinegoak Hedapena programa Bermeora. Nestor Basterretxea aretoan jarriko dituzte ikusgai filmak, 19:30ean. Sarrera doanekoa da.
Bermeon ikusi ahalko diren filmeak ikusteko sakatu
hemen
Zinegoak jaialdiaren helburu nagusia kalitatezko zinema eskaini eta aretoak adin eta mota guztietako jendez betetzea da. Horretarako, jaialdiaren 13. edizioak lan sorta bikaina eta areto komertzialetara helduko ez diren filmak batu ditu.